XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xinaurri-Jalea

Bazkazane Pellonerateko bidean R5a ttur ttur ttur zihoan.

Bigarrenean egoten zen Gérard.

Erraten dute ixtripuen ehuneko larrogeita hamarra mozkorrek dutela egiten. Ez da egia.

Bakan edaten, edo edanik gidatzen ez dakiten batzuek.

Gérard ez zen nexken dibertitzeko tota bat edan eta Fangio bezala enbalatzen zen haietatik.

Hemen ba kasu eman behar! Lehena ezarri zuen Bazkazaneko bide juntaren pasatzeko.

Hor beti freskatzen zen doi bat, behin R5aren gibeleko errota arroilara sartu baizitzaion. Lohia zitekeen.

Kasu egiten baitzuen aldikal.

Ostirale aratsa usaian bezala pasatu zen.

Zazpi orenetan Lekunberriko ostatuaren aitzinean gelditu, zigarreten erosteko estakuruarekin.

-Kartutxa bat. Mertzi.

Aste egunez ez baitute aizinarik laborari horiek ostatura joateko.

Partitzeko mementoan, usaian bezala funtsean, hobe litzateke zangoa haustea ostatu horietan sartzeko orde, Piarre Idioinekoa.

-Bi Ricard.

Ta gero zazpiak et'erditan, Manez hargina bere bi langile tranpa horiekin, eta brazeroa.